Bio

Belako

2011/2012: HASIERA

Belako musika talde gazteak Mungian (Bizkaia) du bere jatorria eta 2011ko maiatzean hasi zuen bere ibilbidea Josu, Lore, Cris eta Lander taldeekideekin. Anai-arreba diren Josu eta Lore talde desberdinen bertsioak egiten hasi ziren, eta gutxira Cris eta Ibon batu zitzaizkien, nahiz eta azken honek taldea utzi zuen. Hutsuneari aurre egiteko, Lander tolosarra sartu zen taldean eta horrela osatu zen egundaino jarraitzen duen taldea.

Gerora, jada zenbait kontzertu eman eta bi maketaren ostean, laukotea 2012ko EITBko Gaztea Maketa Lehiaketara aurkeztu zen, irabazle suertatu zelarik. Maketa lehiaketa irabazteak maila handiko ekitaldietan jotzeko aukera eman zien, hala nola, Bilboko BBK Liven. Aurretik, Belako RNE 3-eko Disco Grande saiora gonbidatua izan zen, zeinean hirugarren postua lortu zuen 2011ko referéndum maquetero izenekoan.

2013ko martxoan Belakok bere lehenengo lan luzea kaleratu zuen EURIE, eta horrekin taldearen lehenengo bira hasi zen laukotea estatuan zehar eramango duena. Martxoan hasi eta abendurarte, 50 kontzertu baino gehiago emateko aukera izan zuten, horietako batzuk gainera jaialdi eta areto garrantzitsuenetan izan zirelarik: Donostiako Jazzaldia, Kutxa Kultur, Razzmataz, Apolo edo BUT bezalako aretoak… Horretaz gain, Elvis Costello, Crystal Fighters edo Shout Out Louds bezalako taldeen telonero ere izan dira.

2013ko udan, biraren erdian, TALENTO FNAC gisa aukeratuak ian ziren, eta aukera honen bitartez, bira handitzen dute.

2014ko uztailan, taldeak, “Bele Beltzak Baino Ez” eta “AAAA!!!!” EPak kaleratu zituen, autogestioaren munduan sartu eta BELAKO REKORDS diskoetxea sortuz. Lan berri hauekin, beste bira bati hasiera ematen diote, udara guztian zehar, estatuko festibal garrantzitsuenetan jotzen dutelarik.

Honen eta estatuko 30 aretoetako bira berri baten ondoren, Talde/artista berri onenaren sariak irabazi zituzten lehenengo Rolling Stone aldizkariak emanda eta bigarrena Premios de la Música Independiente-en partetik.

2016/2017/2018: HAMEN, RENDER ME NUMB ETA BILAKAERA INTERNAZIONALA

Birak 2015eko udara arte jarraituko du, Benicassimeko FIB jaialditik pasatzen dira besteak beste, eta abuztuan diska berri bat prestatzen hasten dira, “HAMEN” (Belako Rekords, Mushroom Pillow), 2016ko urtarrilan argitaratuko zutena. Hamen biran, diska atera baino lehenago hasi zena (2015eko azaroan), 100 kontzertu baino gehiago ematen dituzte eta lehenengoz atzerrira ematen dute saltoa, Portugal, Eskozia, Inglaterra, Mexico eta Alemania bezalako herrialdeetan jotzen dutelarik. Bira honetan zehar ere hainbat sari garrantzitsu jasotzen dituzte, hala nola, RNE-ren Ojo Crítico saria eta Zuzeneko Onenaren saria, Premios de la Música Independienteetan.

Hainbat emanaldi berezi eman ondoren, Suena Guernica-koa adibidez, Picassoren kuadro famatuaren aurrean, “Render Me Numb” abestia aurkezten dute, 2018ko otsailan aterako den “Render Me Numb, Trivial Violence” (Belako Rekords, El Segell del Primavera, PIAS) diskari izena ematen diona. Justu honen ondoren, Erresuma Batura joaten dira, Eskozian eta Inglaterran hainbat kontzertu ematera eta Primavera Sound jaialdian ere kantua aurkezteko aukera izan dute.

Udara horretan bertan, hainbat jaialditan jotzen dute, hala nola, Madrilgo Mad Cool edo Benicassimeko FIB-ean eta aipatutako diska berriko grabaketak bukatzen dituzte, baina taldearentzat benetan hunkigarriena izango zena etortzeko zegoen, izan ere, irailean mundu bira bati ekin zioten, Errusia, Japon, Hego Korea, Mexico, AEB, Alemania, Ingalaterra eta Eskoziatik pasa zirelarik. Bira honetan, “RMNTV” etortzeko zegoen diska berriko hainbat kantu jotzeko aprobetxatu zuten. Bartzelonako Razzmatazz aretoan agurtu zuten hain bikaina izan zen 2017 urtea.

2019: READING & LEEDS ETA DMAS ETA CRYSTAL FIGHTERSEKIN BIRA

2018a ere sendo hasten da, izan ere diskako hirugarren singlea, “Lungs”, aurkeztu ondoren (lehenago Over The Edge kantua aurkeztu zuten) bira haundi bat iragartzen dute. Diska, otsailaren 23an kaleratzen da eta 24an estreinatzen dute Bilboko Euskalduna Jauregian. Ondoren, hainbat kontzertu eskeiniko dituzte Estatuan, eta berriro ere atzerriko hainbat eszenatoki handietan jotzeko aukera ere izan zuten, adibidez: Mexicoko Vive Latino jaialdian, Austineko (Texas) SXSW jaialdian edota Londreseko Community Festival jaialdian. Horretaz gain, hainbat sari irabazten dituzte, hala nola, artista onena, zuzeneko onena eta bideoklip onenaren (Render Me Numb abestia) sariak, MIN sarietan.

2019an, diska berri bat prestatzen duten bitartean, hainbat emanaldi berezi iragartzen dituzte jaialdi internazional handietan, FIB Benicassim, Europavox, Reading & Leeds edo Coordenada jaialdia Mexicon. Beranduago beste kontzertu sorta bat eman ahal izango dituzte, DMAS eta Crystal Fighters taldeekin, 45.000 pertsona baino gehiago batu zituen bira batean, Ingalaterrako eta Europako antzoki handietan.

2020: PLASTIC DRAMA

2020an “Plastic Drama” aurkezten dute, euren lanik handinahi, pentsakor eta errebindikatiboena. Honekin, Estatuko talde independente internazionalena bihurtzen dira. Izugarrizko kritika onak jasotzen ditu komunikabide garrantzitsuenengandik, esaterako NME, The Line of Best Fit, Gigwise, El Universal edo Mondo Sonoro bezalakoak. Honen saria, Reeding & Leeds jaialdiko eszenatoki nagusian jo ahal izatea da. Hau lortzen duen Estatuko lehen taldea izanik.

Taldearen bereizgarri diren soinu retro-futuristek zaildu egiten dute Belako musika estilo konkretu batean katalogatzea, baina egia da soinu horietan punk-rock gordinaren eta elektronika sinfonikoaren izaera sumatu daitezkeela. Nahiz eta taldearen abesti gehienak ingelesez kantatuak izan, euskarazko zenbait abesti gordeta ditu taldeak bere errepertorioan. Zuzenekoan, freskotasuna nagusi da taldekideen gaztetasunak eraginda, eta hau oholtza gainean erakusten duten energia eta motibazioarekin areagotu besterik ez da egiten.

Josu Billelabeitia (gitarra, ahotsa)
Cris Lizarraga (ahotsa, teklatuak)
Lander Zalakain (bateria, ahotsa)
Lore Billelabeitia (baxua, ahotsa)

Share:
Diseño web: THE IMAGOS